XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Diplomatu-titulua: ...0,25 puntu.
- Lizentziatu-titulua:... 0,50 puntu
- Doktore-titulua: ... 0,25 puntu

4.- LANBIDE-MEREZIMENDUAK (gehienez puntu 1)

4.1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatutako irakasleen hobekuntzarako ihardueretan parte-hartu eta/edo horiek koordinatzeagatik: irakasleen arteko lan-mintegiak, hezkuntza-berriztapenerako proiektuak, ardazturiko prestakuntza, prestakuntzarako plan trinkoa (PPT), atzerriko hizkuntzetako esperientziak erdiko zikloan, laguntza-zerbitzuetan ematen diren langileentzako espezializazio- eta prestakuntza-ikastaroak. (gehienez 0,40 puntu)


- 30 ordutik aurrera: ... 0,10 puntu
- 60 ordutik aurrera: ... 0,20 puntu
- 100 ordutik gora: ... 0,30 puntu

4.2. Hezkuntza-administrazio, Unibertsitate edo elkarte eta hezkuntza-erakundeek antolatutako ikastaroak ematea edo horietan parte-hartzeagatik. (gehienez 0,40 puntu):


- 30 ordutik aurrera: ... 0,10 puntu
- 60 ordutik aurrera: ... 0,20 puntu
- 100 ordutik gora: ... 0,30 puntu

Ondorio hauetarako, pilagarri izango dira PATetan (Pedagogi Aholkutegi) egindako 20 ordutik behera ez dauden ikastaroak.

4.3. Didaktika orokorrarekin zerikusia duten argitalpenak. (gehienez 0,20 puntu).


- Argitalpenaren egilea: ... 0,20
- Argitalpenetako lankidetzak: ... 0,10
- Artikulugilea: ... 0,10

OHARRAK

Lehenengoa.- Eskabideak aurkezteko epea bukatu arteraino gauzatutako merezimenduak bakarrik barematuko dira.

Bigarrena.- 1.1. eta 1.2. atalei dagokienean, ikasturte osotzat ulertuko da ikasturte batean jarraian irakaskuntzan lanean aritzea edo, halakorik ezean, lanaldi horren zatiak ikasturte beraren barruan batzeak bederatzi hilabete edo gehiago ematen dituenean.

OHOko ikasturtea irailaren 1etik abuztuaren 31a bitartekoa da.

Irakaskuntza Ertainetako ikasturtea urriaren 1etik irailaren 30a bitartekoa da.

Hirugarrena.- Espedientearen batezbesteko nota agertzen den ikasketa-egiaztagirietan nota hori hartuko da beti kontuan.

Espedientearen batezbesteko notarik agertzen ez bada, batezbesteko puntuazioa aterako da, irakasgaiak zenbakiz adierazita datozenean.

Aldiz, hitzez-hitz adierazita badatoz, ondorengo baliokidetza hauek erabiliz aterako da batezbestekoa:


Nahikoa, Baliozkotua, Gai ... 5 puntu
Ongi ... 6 puntu
Oso ongi ... 7 puntu
Bikain ...9 puntu
Ohorezko matrikula ... 10 puntu